XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) arauak ugaltzea -Arabarentzat Landazuriren obran ikus daitezke; Gipuzkoarentzat Gorosabelenean, eta Bizkaiarentzat Labairurenean-; eta sarri ermandadeak eratzea bakeratze ordenantzak betearazteko; adibiderik gogoangarriena Gonzalo Moro doktoreak XIV. mendearen azken aldera zuzendutakoak dira; hortik etorri zen Bizkaiko 1394.eko ermandade-koadernoak, urte berbereko Enkarterrietakoak eta 1397.eko Gipuzkoakoak idaztea.
Baina zer esan nahi dute zantzu hauek?
Nire aburuz, hauxe: nekazal girokoak ez ziren gizarte-taldeak
Zer esan nahi du honek?
Hiriko biztanleen eta landakoen arteko enfrentamentua, besterik gabe, ikusi behar dugula?
Testigantzek ezetz dioskute, nahiz gatazkaren nondik norakoa burgeseriaren eta gizarte feudalaren arteko borroka izan, XIV. eta XV. mendeetako baldintza orokorrek eta euskal barrutiko baldintza partikularrek beren ezaugarri bereziak emango dizkiote enfrentamenduari.
Nekazarien egoerari erreparatu behar zaio batez ere: aitonensemeek itota daudenez, hiritarrekiko aliantza bidezkoa azalduko zaie, baita hauek ahaide nagusien kontra bultzatutako ermandadeetan parte hartzea ere.
Esan daiteke, beraz, euskal gizarteko kide bakoitza bere errenten maila (...).